90 urteko herritarrak omendu dituzte Baigeraren Jubilatuen Astea amaitzeko

Uztarria.eus 2019ko aza. 24a, 20:09

Askotariko ekitaldiak izan dira aste osoan zehar Baigera jubilatuen elkarteak antolatutako Bazkideen Astean, hala nola karta jokoak, bingo txapelketa nahiz mendi ibilaldia. Gaur, igandea, goizean goiz hasita, bukaera ederra eman diote asteari.

Hasteko, kalejira eta hamaiketakoa egin dituzte Baigeran, eta eguerdi partean hildako Baigerako bazkideen aldeko meza izan da parrokian. Horren ostean, Loiola hotelera joan dira bazkaltzera, eta bertan, 90 urtetik gorako hamalau herritar omendu dituzte eta horiei hainbat opari banatu dizkiete. Honako hauek izan dira omendu dituzten herritarrak: Mari Carmen Epelde, Luisa Landa, Manuela Telleria, Ignacio Araneta, Benita Aizpuru, Patricia Orbegozo, M. Dolores Larrañaga, M. Arantzazu Galarraga, Martina Olaizola, Josefa Lazkano, Maria Gesalaga, Kontxita Azpiazu, M. Natividad Gil eta Sacramento Muñoz. Omenaldian izan dira udaleko ordezkariak ere, besteak beste, Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea.

Hona hemen omenaldiko argazki bilduma: