Bertan behera geratu da 'Lapur minak' kale antzerkia, eta atzeratu egin dute Euskal Antzerki Topaketetako Ikuslegoaren Sariaren banaketa

Uztarria.eus 2019ko aza. 23a, 21:55

Tornado konpainia Lapur minak kale antzerkia eskaintzekoa zen 20:00etan, Alde Zaharrean, baina euriaren ondorioz, bertan behera utzi dute emanaldia. Ikuskizunaren ondoren banatzekoak ziren Ikuslegoaren Saria ere atzeratu egin dute, eta Udalak esan du data berria jakin bezain pronto jakinaraziko dutela noiz egingo duten. 

Azken antzezlana eskaini gabe amaitu dira XXII. Euskal Antzerki Topaketak Azpeitian. Izan ere, Tornado konpainiak itxi behar zuen egitaraua gaur 20:00etan, Lapur minak kale antzerkiarekin. Ordea, ordu horretan euria ari zuela eta, bertan behera utzi dute Alde Zaharrean eskaintzekoak ziren emanaldia.

Era berean, Azpeitiko Udala ikuskizunaren ondoren banatzekoa zen aurten topaketen Ikuslegoaren Saria, baina Udalak jakinarazi duenez, atzeratu egin dute sari banaketa, eta ekitaldiaren data berria zehaztu bezain laster jakinaraziko duela esan du.