Udalak aitortza egin dio Iñaki Bastidari haurrentzako kimika tailerrean

Uztarria.eus 2019ko aza. 22a, 19:50

Zientzia astearen harira, Azpeitiko Udalak antolatutako eta gaztetxoei zuzendutako kimika tailerrak eskaini dituzte gaur Basazabal jauregian, gazteei zientzia ikusgarri egitea eta zientziarekiko jakin-mina piztea helburu hartuta. Gaztetxo ugari animatu da tailerrera, eta Udalak hitzordu hori aprobetxatu nahi izan du Iñaki Bastida kimikari azpeitiarrari aitortza egiteko. Izan ere, Bastidak Espainiako Kimika Elkartearen saria jaso zuen hil hasieran, molekula organiko jakin bat prestatzeko estrategia berri bat garatuta. Udalak kimikari azpeitiarrak egindako lana goraipatu du gaurkoan, eta erakundearen izenean oroigarri bat eman diote saritutako herritarrari.