Abenturak eta erreflexioak uztartzen dituen liburu berri bat kaleratu du Jose Mari Azpiazuk

Uztarria.eus 2019ko aza. 22a, 17:14

Jose Mari Azpiazu azpeitiarrak La vida en los confines de la Tierra (Bizitza Lurraren ertzetan) liburua aurkeztu zuen atzo arratsaldean, MadrilenAzpeitiarrak Sebastian Alvaro idazle eta goimendizalearekin elkarlanean idatzi du argitaratutako azken lana, eta biek elkarrekin aurkeztu zuten liburua atzokoan. Lurraren poloetan ibilitako exploratzaileen eta alpinisten abenturak eta bizipenak kontatu dituzte liburuan. Horien esperientziak oinarri hartuta, irakurleei egunerokotasunean lagungarri izango zaizkien erreflexioak eskaini dizkiete idatzitako testuetan, mendizaletasuna bizitzarako irakasgai izan daitekeela iritzita. Argazki ikusgarriekin jantzi dute liburua. Azpiazuk sare sozialetan azaldu duenez, atzoko aurkezpena "gogoangarria" izan zen azpeitiarrarentzat.

Iaz, La vida en el límite de la vida ('Bizitza bizitzaren mugan') liburua plazaratu zuen Azpiazuk. 2015ean, berriz, Nire barneko mendiak liburua aurkeztu zuen. 

(Argazkia: Libreria Desnivel)