Uztarriaren zozketak

Uztarriak zozkatu ditu Errigoraren hiru saskiak

Uztarria.eus 2019ko aza. 21a, 15:39

Unai Frantsesena, Arantxa Galarraga eta Rosa Leunda dira Nafarroako Erriberako produktuez osatutako saski bana jasoko duten bazkideak.

Errigorak martxan du udazkeneko kanpaina eta Uztarria Komunikazio Taldeak, egitasmoarekin bat eginda, Nafarroako Erriberako produktuez osatutako hiru saski zozkatu ditu bere bazkideen artean. Uztarriaren 60tik gora bazkidek eman dute izena zozketan, eta horietatik hiru hauek izan dira zortedunak: Unai Frantsesena, Arantxa Galarraga eta Rosa Leunda. Uztarria harremanetan jarriko da hiruekin, saskia jasotzeko zer egin behar duten jakinarazteko.

Egin zaitez Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.