Espaloia berritzeko eta hezetasun arazoak konpontzeko lanak egiten ari dira Jose Artetxen

Uztarria.eus | Hirigintza
2019ko aza. 20a, 14:12

Jose Artetxe auzoko 9, 11, 13 eta 15 zenbakien etxe atarietako –aurrealdea eta atzealdea– zorua berritzeko eta garajeetako hezetasun arazoak konpontzeko obrak egiten ari dira azken asteotan. Aitor Bereziartua zinegotziak azaldu duenez, auzoko bizilagunek erabaki zuten konponketak eta berritze lanak egitea, espaloia nahiz ingurua zaharkituta dagoelako eta garajeetan hezetasunarekin arazoak dituztelako. Jose Artetxeko bizilagunak ari dira obrak kudeatzen, eta haiek ordainduko dute berritze lanen kostuaren %70. Gainerakoa –obren kostuaren %30– Azpeitiko Udalak ordainduko du, erakundeak ezarrita duen irizpideari eta halako kasuetan jokatzen duen moduari jarraituta. 386.506,97 euroko aurrekontua dute lanek.

Obrek irauten duten bitarterako, plazatxo horretan dauden saltokietara eta tabernetara igarotzeko pasabideak egokitu dituzte.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu