Haur masaje ikastaroa antolatu du Iraurgi Ikastetxeak abendurako

Uztarria.eus 2019ko aza. 26a, 09:49

1 eta 6 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutako saioak abenduaren 2an eta 9an izango dira, eta aurrez izena eman beharko da. Osteguna, azaroak 28, izango da ikastarorako izena emateko azken eguna.

Haur masaje ikastaro irekia antolatu du Iraurgi Ikastetxeak abendurako. 1 eta 6 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutako saioak abenduaren 2an eta 9an izango dira, eta aurrez izena eman beharko da. Osteguna, azaroak 28, izango da ikastarorako izena emateko azken eguna. Interesatuek Iraurgi Ikastetxera jo beharko dute.

Abenduaren 2an eta 9an 17:15ean hasita eskainiko dituzte saioak Ana Zendoiak eta Miriam Etxeberriak. Ikastaroaren antolatzaileek aurreratu dutenez, masajeak dituen onurez gain, seme-alaben heziketan "garrantzitsuak" diren hainbat gairen inguruko solasaldiez gozatzeko aukera ere izango da saioetan: "Haurren garapen psikomotoreaz, haurrak bere ingurunea esploratzeak duen garrantziaz eta abar". Informazio zehatzagoa nahi dutenek 943-81 02 10 telefono zenbakira deitu edota administrazioahh@iraurgi.com helbidera mezua idatz dezakete.