Goraino bete da Basazabaleko aretoa, Jubilatuen eta Pentsiodunen Astearen barruko solasaldian

Uztarria.eus 2019ko aza. 19a, 18:08

Herriko adineko pertsonak Jubilatuen eta Pentsiodunen Astean murgilduta daude atzotik. Karta jokoan ibili ziren atzokoan Baigera In, eta gaur Basazabal jauregian izan dute hitzordua. Harrera bikaina izan du gaur arratsalderako prestatutako ekintzak, jendez lepo bete baita Basazabaleko aretoetako bat Ander Rodriguez diputatu ohiak eskainitako Menpekotasuna: oraina eta etorkizuna hitzaldirako. Adineko herritar ugarik entzun dituzte haren azalpenak, 16:00etan hasita. Arratsaldea borobiltzeko txokolate-jana egingo dute, eta bihar jarraituko dute prestatu duten egitarauarekin.

Hona hemen Jubilatuen eta Pentsiodunen Astearen barruan datozen egunetan izango diren ekitaldien egitaraua:

Bihar, asteazkena

16:00etatik 18:30era. Bingoa Baigera IIn. Ondoren, txokolate-jana.

Etzi, osteguna

15:00. Photomuseumera irteera. Ondoren, Aginagako sagardotegira joango dira.

Azaroak 22, ostirala

16:00. Bingo berezia Baigera Ieko aretoan. Ondoren, eguneko zentrokoentzat txokolate-jana.

Azaroak 23, zapatua

09:00. Matxinbentatik Nuarbera mendi irteera. Ondoren, hamaiketakoa Nuarbeko elkartean.

azaroak 24, igandea

11:00. Hamaiketakoa Baigera Ien.

12:30. Hildako bazkideen aldeko meza, parrokian.

14:15. Bazkaria, Loiola hotelean. Ondoren, omenaldia 90 urte betetzen dituzten herritarrei.