Udal Musika Bandak Santa Zezilia kontzertua eskainiko du bihar

Uztarria.eus 2019ko aza. 22a, 10:44
Iazko Santa Zezilia eguneko bandaren kontzertuko irudia. (Alberto Beloki)

Bihar izango da emanaldia Sanagustin kulturgunean, 19:00etan, eta bandako kideek hainbat abesti eskainiko dute Unai Frantzesena zuzendariaren gidaritzapean. Kbeat ahots taldeak nahiz Ignacio Arakistain organo-jotzaileak ere parte hartuko dute kontzertuan.

Gaur, azaroak 22, musikarien Santa Zezilia eguna da, eta urtero legez, data horren bueltan kontzertu berezia eskainiko dute Udal Musika Bandako kideek. Bihar, larunbata, izango da emanaldia Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita, eta bandako kideek hainbat abesti eskainiko dute Unai Frantzesena zuzendariaren gidaritzapean. Gainera, Kbeat ahots taldeak eta Ignacio Arakistain organo-jotzaileak ere parte hartuko dute kontzertuan.

Honako abesti hauek entzun ahal izango dira biharko emanaldian:

  • Bonnie Annie Laurie (John Philip Sousa)
  • Tapas de cocina (Kees Vlak)
  • Children's March (Percy A. Grainger)
  • Fate of the gods (Steve Reineke)
  • The wrong note rag (Leonard Bernstein. Moldaketa: Ted Ricketts)
  • The polar express (A. Silvestri eta G. Ballard. Moldaketa: Paul Murtha eta Audrey Snyder)