'Mikrouhinak' saioa

Lagrimas De Sangreren 'Salsa boloñesa' abestiaren zuzenekoa, bideoan jasota

Uztarria.eus 2019ko aza. 19a, 15:59

Lagrimas De Sangre (LDS) musika taldeak eta El intachable Ronyk kontzertua eskaini zuten joan den larunbatean, hilak 16, Sanagustin kulturgunean. LDSk dantzan jarri zuen kulturgunea, eta Sanagustinera bertaratu ziren ehunka lagunek gogotik gozatu zuten energiaz betetako zuzenekoak iraun zuen bitartean.

Kontzertuan hainbat argazki atera zituen Alberto Beloki argazkilariak. Horrez gain, Kulturaz kooperatibako lagunek bideoz jaso zuten Salsa boloñesa abestia kantatu zuten unea. Hona hemen bideoa.