Ostiralean itxiko da Irudhitzen lehiaketaren testuen atalean parte hartzeko epea

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2019ko aza. 19a, 14:27

Parte hartzaileek irudien atalean nabarmendutako argazkiei jarri beharko dizkiete hitzak, eta irabazleak 150 euro irabaziko ditu. Xabier Gantzarainek, Miren Garatek eta Leire Ostolazak osatuko dute epaimahaia. Behin argazkien eta hitzen atalak itxita, lehiaketan nabarmendutako argazkiekin eta testuekin 2020ko egutegia kaleratuko du Uztarriak.

Irudhitzen lehiaketaren laugarren edizioa azken txanpan sartu da. Ostiralean, azaroak 22, itxiko da argazkiak eta hitzak elkartzen dituen lehiaketaren testuen atalean parte hartzeko epea. Uztarriak astelehenean jakinaraziko ditu zein diren Irudhitzen lehiaketaren testuen atalean nabarmendutako lanak. Xabier Gantzarain, Miren Garate eta Leire Ostolaza izango dira epaimahaikideak. Aurkezten diren testu guztietatik bat izango da irabazlea, eta haren egileak 150 euroko saria eskuratuko du.

Testuen atalean parte hartu nahi duten lagunek Xanti Rodriguezek, Paola Motok eta Nagore Iriartek aukeratutako hamabi argazkiei jarri beharko dizkiete hitzak. 

Honakoak hauek dira testu lehiaketaren oinarriak:

  • Pertsona bakoitzak gehienez bost irudiri jarri ahal dizkio hitzak. 
  • Argazkia oinarri, norberak erabakiko du zertaz idatzi. Argazkiaz, horren gainean egindako hausnarketaz, irudiak eragiten dionaz, sentiarazten dionaz, horren inguruan pentsatzen duenaz...
  • Gehienez 100 hitzeko testuak izan behar dute.
  • Aipatu egin behar da zein argazkiri jarri zaizkion hitzak. 
  • Azaroaren 22a izango da testuak bidaltzeko azken eguna. Honako helbidera bidali behar dira testuak: lehiaketakuztarria@gmail.com.

Egutegia osatuko duten argazkiak 

Honako argazki hauek osatuko dute Uztarria Komunikazio Taldearen 2020ko Irudhitzen egutegia:

(Iñigo Olarte)

(Alberto Beloki)

(Haizea Salegi)

(Iñigo Olarte)

(Juan Joxe Agirre)

(Alberto Beloki)

(Juan Carlos del Pozo)

(Mikele Lapeira)

(Iñaki Etxenagusia)

(Alberto Beloki)

(Juan Joxe Agirre) 

(Iñaki Etxenagusia. Hau da IV. Irudhitzen lehiaketaren argazkien ataleko irabazlea)

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu