Martxan da Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea

Uztarria.eus 2019ko aza. 19a, 13:35

Azpeitiko jubilatuak eta pentsiodunak hasi dira aurtengo beren aste berezia ospatzen. Atzo arratsaldean izan zituzten igandera bitarterako prestatu duten egitarauaren lehen hitzorduak. Baigera Iean musean, eta Baigerra IIn tutean eta punttuan (argazkian), karta jokoan igaro zuen arratsaldea hainbat herritarrek. Gaur, berriz, Ander Rodriguez diputatu ohiak Menpekotasuna: oraina eta etorkizuna hitzaldia eskainiko du Basazabal jauregian, 16:00etan hasita; ondoren, txokolate-jana izango dute.

Hau da datozen egunetako ekitaldien egitaraua:

Bihar, asteazkena

16:00etatik 18:30era. Bingoa Baigera IIn. Ondoren, txokolate-jana.

Etzi, osteguna

15:00. Photomuseumera irteera. Ondoren, Aginagako sagardotegira joango dira.

Azaroak 22, ostirala

16:00. Bingo berezia Baigera Ieko aretoan. Ondoren, eguneko zentrokoentzat txokolate-jana.

Azaroak 23, zapatua

09:00. Matxinbentatik Nuarbera mendi irteera. Ondoren, hamaiketakoa Nuarbeko elkartean.

azaroak 24, igandea

11:00. Hamaiketakoa Baigera Ien.

12:30. Hildako bazkideen aldeko meza, parrokian.

14:15. Bazkaria, Loiola hotelean. Ondoren, omenaldia 90 urte betetzen dituzten herritarrei.