'Itsasotik itsasora' ipuin kontaketa izango da ostiralean Azoka Plazan

Uztarria.eus 2019ko aza. 20a, 18:06

Ostiraletako azokako kideek antolatu dute emanaldia, haurrei, gaztetxoei nahiz "itsasoa maite dutenei" zuzenduta. Emanaldia 19:00etan hasiko da. 

Duela aste batzuk Azoka Plazan antolatutako Untxia eta urtxintxa antzerkiak izan zuen arrakasta ikusita, Azpeitiko ostiraletako azokako kideek beste hitzordu bat antolatu dute datorren ostiralerako, hilaren 22rako. Oraingoan, haurrei eta gaztetxoei nahiz "itsasoa maite dutenei" zuzendutako Itsasotik itsasora ipuin kontaketa eskainiko dute 19:00etan hasita.