Azpeitiko Kros Misto eraberritua, bideoan

Uztarria.eus 2019ko aza. 19a, 10:45

Lehenengoz, herri hezitzailearen filosofiari lotuta egin zuten joan den larunbatean Kros Mistoa. Gizon nahiz emakumeek osatutako bikoteek ez ezik, gainontzeko bikote eredu guztiek ere parte hartu ahal izan zuten lasterketan. Arrakastatsua izan zen eraberritutako Kros Mistoaren lehen edizioa: izan ere, 150 bikote baino gehiagok parte hartu dute bertan.