Larunbatean amaituko da Lagun Onak futbol taldearen afarirako txartelak erosteko epea

Uztarria.eus 2019ko aza. 18a, 09:10

Klubak azaroaren 29an egingo du 75. urteurreneko afaria, eta larunbata izango da hara joateko txartelak erosteko azken eguna. Sanagustin kulturgunean nahiz Lagun Onaken bulegoan eskura daitezke sarrerak.

Lagun Onak futbol taldeak, 75. urtemugako ospakizunen barruan, klubeko afaria egingo du azaroaren 29an. Taldeko kide izan den orok izango du afarira joateko aukera, eta horiek 50 euro ordaindu beharko dute otordua. Txartelak salgai daude Sanagustin kulturgunean nahiz Lagun Onaken bulegoan (609 79 45 20), eta aste honetan amaituko da horiek erosteko epea; azaroaren 23an, larunbatean, hain zuzen ere. Kiruri jatetxean izango da afaria, eta hara joaten direnek 75. urtemugako liburua nahiz beste opari bana jasoko dute.