160 bat gaztetxok hasi dute denboraldia Ilunperekin

Uztarria.eus 2019ko aza. 18a, 11:43

Ilunpe pilota elkarteko kideek denboraldiko argazkia atera zuten joan den larunbatean. Lehenik, hainbat partida jokatu zuten gaztetxoek, eta segidan, argazkia ateratzeko prestatu ziren. Ilunpeko ordezkariek azaldu dutenez, 160 bat lagun batu dira klubera aurtengoan. Beraz, indartsu datoz Azpeitiko pilotari gazteak.