Euria dela eta, Azoka Plazan egingo dituzte arratsaldeko sentsibilizazio jolasak

Uztarria.eus 2019ko aza. 16a, 14:59

Kros Mistoaren aurretik, Marea Urdinak antolatutako sentsibilizazio jolasak egingo dituzte gaur, 16:00etatik 17:00etara. Berez, plazan egitekoak ziren jolasak, baina eguraldi txarra dela eta, Azoka Plazara aldatu dituzte ekintzak.

Kros Mistoaren X. edizioa egingo dute arratsaldean, eta horren aurretik, sentsibilizazio jolasak izango dira, Marea Urdinak antolatuta. Berez, plazan egitekoak ziren jolas horiek, baina euria dela eta, Azoka Plazan egingo dituzte. 16:00etatik 17:00etara bitartean izango dira jolasak, eta honakoak izango dira egingo dituzten ekintzak: gurpildun aulkiarekin slaloma; esku bakarrarekin Nocilla ogitarteko bat prestatzea; keinuen hizkuntzan Telefono jolasa; muletekin oskol bilketa; hanka batekin edo ahoarekin marraztea; eta, itsututa formen kaxan piezak sartzea. Herritarrak jolas horietan parte hartzera animatu ditu Marea Urdinak. Kros Mistoa, berriz, 17:00etan hasiko da.