Elikagaien manipulazioaren inguruko ikastaroa antolatu du Hazi fundazioak hilaren 20rako

Uztarria.eus | Ekonomia
2019ko aza. 14a, 11:50

Guztira, lau orduko ikastaro trinkoa izango da. Ikastaroa gainditzen dutenek arrisku txikieneko elikagaien manipulatzaile txartela lortuko dute. Izen-ematea zabalik dago jada.

Hazi fundazioak Elikagaien kalitatea eta higienea. Elikagaien manipulatzailea izeneko ikastaro trinkoa antolatu du azaroaren 20rako. Sindikatu Zaharrean eskainiko dute ikastaroa, 15:00etatik 19:00etara. Elkolab elikagaien kalitatean eta segurtasunean espezializatutako aholkularitza epresako kideek emango dute tailerra, eta elikadurari eta elikagaiei lotutako hainbat gai jorratuko dituzte saioan zehar, hala nola elikadura intoxikazioak, elikagaien kutsadura motak, mikroorganismoak hugaltzeko baldintzak, ostalaritzako autokontrolerako plan generikoa, gaur egungo lege baldintzak eta elikagaien manipulazioaren ohiko urraketak. 

Ikastaroa gainditzen dutenek arrisku txikieneko elikagaien manipulatzaile txartela lortuko dute. Izen-ematea zabalik dago jada, eta hemen egin daiteke.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu