Antzerki eskolen topaketen barruko emanaldiak, bideoan

Uztarria.eus 2019ko aza. 14a, 15:11

Euskal Antzerki Topaketen barruan, gaztetxoen antzerki eskoletako kideen topaketak egin dituzte Soreasun. Azpeitiko gaztetxoek ere parte hartu dute horietan, eta ederki egin dituzte aktore lanak. Antzerki eskoletako kideen topaketetan eskaini dituzten antzerki batzuk osorik grabatu ditu Erlo Telebistak. 

XXXVII. Euskal Antzerki Topaketen barruan, egun hauetan gaztetxoen antzerki eskoletako kideen topaketak egin dituzte Soreasu antzokian. Saio horietan, eskoletakoak ari dira aktore lanetan, eta Azpeitiko eta inguruko herrietako eskoletako haurrak dira ikus-entzuleak. Astelehenean hasi ziren haur eta gaztetxoen antzerki emanaldiak Beasaingo Andramendi Ikastolako taldeekin eta Kukuka antzerki eskolarekin. Asteartean, berriz, Amezketako Zumadi herri ikastetxekoen lana ikusteko aukera izan zen, baita Azpeitiko haur eta nerabeen antzerki taldeko kideen obrak ere. Atzo, asteazkena, amaitu ziren antzerki eskolakoen topaketetak, Bermeoko (Bizkaia) Sagrado Corazon ikastetxekoen eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko antzerki eskolakoen Ongi Etorri eta Etxepean sorpresa antzezlanekin. Antzerki horietako batzuk osorik grabatu ditu Erlo Telebistak.  

Azpeitiko Haur eta Nerabeen Antzerki Taldea: 'Hondamendia'

Beasain Andramendi Ikastola: 'Amonaren urtebetetzea'

Beasain Andramendi Ikastola: 'Gaixo tranpatiak'