Axier Lopez, zeinek, non eta nola kontatzen duenaz

Uztarria.eus 2019ko aza. 14a, 09:54

Ikusmina piztu zuen atzo Axier Lopez kazetariak duela 500 urteko lehen mundu biraz emandako hitzaldiak. 50 lagun inguru elkartu ziren Basazabal jauregiko hirugarren solairuko gelan, Urolakoen Napar Zuzterrak taldeak antolatutako saioan. Elkanoren mundu bira. Zer dugu ospatzeko? Zer dute ezkutatzeko? izenburua zuen hitzaldiak, eta duela 500 urteko gertaera hartaz hitz egiterakoan hitza hartzen dutenen ikuspegiak gauzak zenbateraino alda ditzakeen azpimarratu zuen Lopezek; zeinek, non eta nola kontatzen den, zenbateraino alda daitekeen gertaera bera barneratzeko eta ulertzeko era.