Film berri baterako figuranteak behar ditu Xanti Rodriguezek

Uztarria.eus 2019ko aza. 13a, 17:33
Gisa honetako jantziak eraman beharko dituzte filmeko figuranteek.

Abenduaren 23an, astelehenez, egingo du filmaren grabaketa Errezilgo plazan. Grabazioan parte hartu nahi duten herritarrek castingerako izena eman beharko dute laura@xantirodriguez.com helbidera idatzita. Jantzi zehatz batzuk eraman beharko dituzte herritarrek grabaketara; izan ere, 1910. urtean girotutako grabaketa izango da.

Xanti Rodriguez film berri bat grabatzen hasiko da datozen asteetan, eta lanaren zati bat grabatzeko herritarren laguntza behar du. Abenduaren 23an, astelehenez, egingo du filmaren grabaketa Errezilgo plazan, eta grabazioan parte hartu nahi duten herritarrek castingerako izena eman beharko dute laura@xantirodriguez.com helbidera mezua idatzita. Mezu horretan izen-abizenak, telefono zenbakia eta eskatutako jantziekin ateratako bi argazki –atzealdetik eta aurrealdetik ateratako bana– bidali beharko dituzte herritarrek.

Jantzi zehatz batzuk eraman beharko dituzte herritarrek grabaketara –honako lotura honetan ikus daitezke jantzien proposamen batzuk–; izan ere, 1910. urtean girotutako grabaketa egingo dute abenduaren 23an. Jantzi zaharrak behar dituztela ohartarazi du zinema zuzendariak, eta figuranteak jantzien arabera aukeratuko dituzte. Castingerako izena emateko azken eguna azaroaren 30a, zapatua, izango da.