Azaroaren 25aren bueltan antolatutako egitaraua, prest

Uztarria.eus | Gizartea
2019ko aza. 12a, 14:08

Dokumental emanaldia, autodefentsa feminista ikastaroa eta ekitaldia antolatu dituzte Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira. 

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira hainbat ekintza antolatu dituzte Emakumeen Mahaiak eta Basanderiek asanblada feministak. Dagoeneko itxi dute egitaraua, eta jakinarazi dituzte antolatutako ekintzen hitzorduak. 

Hilaren 18an, astelehena, Comandante Arian dokumentalaren emanaldia eta solasaldia izango dira 18:00etan hasita Emakumeen Txokoan.

Azaroaren 23an, larunbata, autodefentsa feminista ikastaroa eskainiko dute Emakumeen Txokoan. Emagin elkarteko hezitzaileek eskainiko dute tailerra, eta zortzi orduko iraupena izango du. Goizean, 10:00etatik 14:00etata egingo ikastaroa. Arratsaldean, berriz, 15:30etik 19:30era. 

Tailerrean parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez Emakumeen Txokora bertaratuta edo 688 75 10 00 telefonora deituta edo idatzita. 

Azaroaren 25ean, aldiz, Basanderiek asanbladako kideek ekitaldia egingo dute plazan, 19:00etan hasita. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu