Juan Mari Ibarzabalek bi sari jaso ditu Zaragozako argazki lehiaketa batean

Uztarria.eus | Kultura
2019ko aza. 12a, 08:30

Juan Mari Ibarzabal argazkilariak bi sari jaso ditu Zaragozako Argazkilaritza Errege Elkarteak antolatutako 95. Salon Internacional de Otoño lehiaketan. Sormen Argazkien sailean, Espainiako Argazki Konfederazioaren ohorezko aipamena jaso du Entre rejas argazkia tarteko. Ardoari lotutako sailean, berriz, Entre luces argazkia tarteko jaso du Nazioarteko Argazkilaritza Federazioaren ohorezko aipamena. 36 herrialdetako 140 argazkilarik parte hartu dute aurtengo sariketan, eta 1.858 argazki aurkeztu dituzte horiek.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu