Lagrimas De Sangre taldearen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | Kultura
2019ko aza. 12a, 09:01

Zapatuan izango dira emanaldiak, Sanagustin kulturgunean, 22:30etik aurrera. Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete sarreren zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzita. Ostiral goizean egingo du komunikazio taldeak zozketa.

LSD taldeko kideak.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Lagrimas De Sangre eta El Intachable Rony taldeek zapatuan Sanagustin kulturgunean (22:30) eskainiko dituzten kontzertuetarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Ostiralean egingo du sarrera horien zozketa Uztarriak; beraz, bazkideen ostiraleko 11:00ak bitartean dute zozketan parte hartzeko aukera. Horiek uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzi beharko dute mezua, zein zozketan parte hartu nahi duten zehaztuta ('Lagrimas De Sangre') eta bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta.

Egin bazkide!

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu