"Emaitza bikainak" utzi ditu oihalezko poltsak pertsonalizatzeko tailerrak

Uztarria.eus 2019ko aza. 11a, 15:44

Igande goiz emankorra izan zen atzokoa Azpeitiko Ekoetxean. Jende ugari elkartu zen Ekoetxean, oihalezko poltsak pertsonalizatzeko tailerrean parte hartzeko. Margoak eta oihal pusketak baliatuta, bakoitzak bere poltsak eta motxilak pertsonalizatzeko aukera izan zuen, eta argazkietan ikus daitezke tailerrak utzitako emaitzetako batzuk. Ekoetxeako arduradunen hitzetan, tailerrean parte hartu zutenak "ikaragarri saiatu" ziren, eta "emaitzak bikainak" izan ziren.

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)