'La trinchera infinita' filma emango dute igandean eta astelehenean Soreasun

Uztarria.eus | Kultura
2019ko aza. 14a, 08:26

La trinchera infinita filma emango dute igandean eta astelehean, Soreasu antzokian. Asteburu honetan ere bi emanaldi soilik izango dira, Euskal Antzerki Topaketak tarteko. Igandean 19:30ean hasiko da saioa, eta astelehenean, 21:30ean. Bi saioetarako sarrerak Soreasu antzokiko leihatilan erosi ahal izango dira: igandekoa 4,5 euro ordaindu beharko da, eta 3,5 astelehenekoa. Interneten ere eskura daitezke sarrerak.

Jon Garañok, Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak egindako drama generoko filma da La trinchera infinita. Donostiako aurtengo Zinemaldian estreinatu zuten lana, eta harrera oso ona izan du. Hain zuzen ere, Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra eta Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria eskuratu zituen Zinemaldian. Honako hau da lanaren sinopsia: "Higiniok eta Rosak 36ko gerrak eztanda egiten duenean hilabete gutxi batzuk daramatzate ezkonduta, eta Higinioren bizitza larri mehatxatua izatera pasatzen da. Emaztearen laguntzarekin beraien etxean bertan egindako zuloa ezkutaleku modura erabiltzea erabakiko du. Errepresalia posibleen beldurrak eta elkarrekiko sentitzen duten maitasunak 30 urte luze iraungo duen itxialdira kondenatuko dituzte".

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu