EAJ izan da alderdirik bozkatuena Espainiako Kongresurako hauteskundeetan

Uztarria.eus 2019ko aza. 10a, 23:04
Gaurko hauteskundeen emaitzen grafikoa.

3.228 boto batu dituzte jeltzaleek Azpeitian (%42,41) eta EH Bilduk, bigarrenak, 3.140 (%41,26); apirilean baino 150 boto gutxiago jaso dituzte jeltzaleek eta 114 gutxiago, berriz, koalizio abertzaleak. Parte-hartzeak behera egin du apiriletik: abstentzioa %31,97koa izan da gaur, eta %27,39an gelditu zen apirilean.

Azpeitian EAJk irabazi ditu gaur, azaroak 10, Espainiako Kongresurako hauteskundeak. 3.228 boto batu dituzte jeltzaleek Azpeitian (%42,41) eta EH Bilduk, bigarrenak, 3.140 (%41,26); apirilean baino 150 boto gutxiago jaso dituzte jeltzaleek eta 114 gutxiago, berriz, koalizio abertzaleak. Bi alderdion atzetik, boto kopuruan urrun, gelditu dira gainerako hautagaitzak. Podemos-IUrena izan da Azpeitian hirugarren bozkatuena, 508 bozekin (apirilean 623 boto), eta PSOErena laugarrena, 440 botorekin (apirilean 509 boto). PP izan da bosgarren bozkatuena, eta 161 boz jaso ditu (apirilean 155 boto). Haren atzetik, seigarren, Voxek jaso ditu boz gehien: 45 boto (apirilean 34 boto). Ciudadanosek 31 boto jaso ditu (apirilean 67 boto). Pacmak 15 boto jaso ditu. EBk lau boto jaso ditu. Recortes Cero GVk hiru boto. Elak/Pcte-k bi boto eta Pum+J-k boto bat. Boto zuriak 33 izan ziren (%0,43) eta baliogabeak 29 (%0,38).

Parte-hartzeak behera egin du apiriletik: abstentzioa %31,97koa izan da gaur, eta %27,39an gelditu zen apirilean. 11.209 azpeitiarrek zuten gaur botoa emateko eskubidea, eta 7.640 boto zenbatu dituzte herriko hauteslekuetako hemezortzi mahaietan.

Senaturako emaitzak

Senaturako ere EAJko hautagaiak izan dira boto gehien jaso dutenak. Hautesleen %67,91k eman dute boza, eta Maria Isabel Vaquero (3.243 boto) jeltzalea, Maria Mercedes Garmendia (3.223 boto) jeltzalea, Gorka Elejabarrieta (3.185 boto) EH Bilduko kidea, Olaia Duarte (3.173 boz) EH Bilduko kidea, Aitor Ibero (3.141 boto) EH Bilduko kidea eta Luke Uribe-Etxeberria (3.139 boto) jeltzalea dira boto gehien eskuratu dituzten senaturako hautagaiak. Horien atzetik PSE-EEko eta Podemoseko hautagaiek bildu dituzte boto gehien. Honako lotura honetan ikus daitezke Senaturako emaitza guztiak.

Apirileko bozetan hautesleen %72,48k eman zuten boza senaturako, eta boto gehien jaso zituzten hautagaiak honakoak izan ziren, hurrenez hurren: Maria Isabel Vaquero (3.376 boto) jeltzalea, Maria Mercedes Garmendia (3.348 boto) jeltzalea, Luke Uribe-Etxeberria (3.330 boto) jeltzalea, Gorka Elejabarrieta (3.218 boto) EH Bilduko kidea, Olaia Duarte (3.196 boto) EH Bilduko kidea eta Aitor Ibero (3.163 boto) EH Bilduko kidea. Orduan ere horien atzetik, PSE-EEk eta Podemosek bildu zituzten boto gehien. 

Emaitzak urtez urte

2019ko apirileko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako emaitzak Azpeitian

EAJ. 3.378 boto (%41,65).

EH Bildu. 3.254 boto (%40,12).

Elkarrekin Ahal Dugu. 624 boto (%7,69).

PSE-EE. 509 boto (%6,28).

PP. 155 boto (%1,91).

Ciudadanos: 67 boto (%0,83).

Vox. 34 boto (%0,42).

Besteak. 48 boz.

2016ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako emaitzak Azpeitian

EAJ. 2.542 boto (%38,23).

EH Bildu. 2.286 boto (%34.38).

Elkarrekin Ahal Dugu. 1.116 boto (%16,78).

PSE-EE. 332 boto (%4,99).

PP. 274 boto (%4,12).

Ciudadanos. 71 boto (%1,07).

Pacma. 12 boto (%0,18).

UPyD. 6 boto (%0,09).

Recortes Cero-Grupo Verde. 6 boto (%0,09).

PCPE. 3 boto (%0,05)

P-Lib. boto 1 (%0,02).

Abstentzioa. %39,27.


2015eko Espainiako gorteetarako hauteskundeetako emaitzak Azpeitian

EH Bildu. 2.687 boto (%38,06).

EAJ. 2.607 boto (%36,93).

Podemos. 1.006 boto

PSE-EE. 319 boto (%4,52).

PP. 252 boto (%3,57).

Ciudadanos. 82 boto (%1,16).

Ezker Anitza. 46 boto (%0,65).

Pacma. 46 boto (%0,21).

UPyD. 8 boto (%0,11).

Recortes Cero-Grupo Verde. 5 boto (%0,07)

Libertate Nafarra. 3 boto (%0,04)

Abstentzioa. %35,80.


2011ko Espainiako hauteskundeetako emaitzak Azpeitian

Amaiur. 4.012 boto (%54,14).

EAJ. 2.372 boto (%32,01).

PSE-EE. 459 boto (%6,19).

PP. 372 boto (%5,02).

IU. 70 boto (%0,94).

UPyD. 13 boto (%0,18).

Abstentzioa. %32,79.

 

2008ko Espainiako hauteskundeetako emaitzak Azpeitian

EAJ. 2.937 boto (%55,54).

PSE-EE. 840 (%15,89).

EA. 675 (%12,76).

PP. 342 (%6,47).

Aralar. 319 (%6,03).

EB. 120 (%2,27).

Beste 11 alderdik %0,22tik behera lortu dute (%1,04).

Abstentzioa. %50,8

Baliogabeak. 63 (%1,15).

Txuriak. 121 (%2,21).


2004ko Espainiako hauteskundeetako emaitzak Azpeitian

Boto ofizialak kontuan hartuta.

EAJ. 3.807 boto (%55,01).

EA. 1.336 (%19,31).

PSE-EE. 529 (%7,64).

Aralar-Zutik. 450 (%6,5).

PP. 443 (%6,4).

IU-EB. 246 (%3,55).

Abstentzioa. %25,59 (2.874 lagun).

Bergarako ekimena (Espainiako Justiziak boto baliogabetzat jo zituen). 1.438 (%17,21).

2000ko Espainiako hauteskundeak Azpeitian

EAJk bozken %57,38 lortu zuen. EAk %20,91 eskuratu zuen. Batasunak, berriz, abstentzioa eskatu zuen. (Abstentzioa: %48,51).


2015eko udal eta foru hauteskundetako emaitzak

Maiatzaren 24an egin ziren udal eta foru hauteskundeetan, 3,760 boto eskuratu zituen EH Bilduk, 2.984 EAJk, 185 PSE-EEk eta 105 PPk. %34,17 izan zen orduan abstentzioa. 2015eko udal hauteskundeetako emaitzak kontsultatzeko egin klik hemen eta 2011koak ikusteko, berriz, hemen.