Bertako produktuen azoka eta erraldoiak Lasaon, San Martin jaien azken egunean

Uztarria.eus | Festak
2019ko aza. 10a, 13:16

Ostiral iluntzean hasi zituzten festak agurtzear dira Lasaon. San Martin jaietako igandean, aspaldiko urteetan ohikoa dutenez, bertako barazki, fruta, gozo eta animalien azoka egin dute goizean Toki-Alai pilotalekuan. Ikustekorik eta dastatzekorik ez dute falta izan hara joan diren lagunek, eta erosketak egiteko ere baliatu du aukera batek baino gehiagok. Zestoako Idiakaitz txistulari taldekoek jarri diote musika azokari. Lasaoko gaztetxoek dantzatu dituzten erraldoiekin kalejiran ere ibili dira txistulariak; musikariek zein erraldoiek euriak tartea utzi duen momentuak aprobetxatu dituzte kalean gora eta behera ibiltzeko, eta pilotalekuan babestu dira bien bitartean.

Pilotalekuko azoka gunetik buelta bat egin aurretik edo ondoren, auzo elkartetik igaro da hainbat herritar sabela berotzera. Elkartean bertan egingo dute, hain zuzen ere, bazkeri herrikoia; 14:30ean dute jarria hitzordua aurtengo San Martin festetako azken ekitaldi horretarako.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu