177 eskalatzailek parte hartu dute Euskal Presoak Euskal Harrietara Boulder Txapelketan

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko aza. 10a, 11:00

Azpeitiko Gaztetxeak eta Sokaitz eskalada taldeak antolatuta Euskal Presoak Euskal Harrietara XI. boulder txapelketa herrikoia jokatu zuten atzo zapatua, goiz eta arratsaldez gaztetxean. Kirola eta aldarria uztartu zituzten ekitaldian. Guztira, 177 parte hartzaile izan ziren; goizeko saioan, esaterako, 85 lagunek parte hartu zuten. Ikusmin handia sortu zuen txapelketak, eta egun osoan Gaztetxea jendez gainezka izan zen.

Aurreko edizioetan egin bezala, zailtasunaren arabera hiru maila desberdin izan zituen atzo jokatutako boulder txapelketak: Herrikoiak A, Herrikoiak B eta Sateliteak. Herrikoiak A mailako parte hartzaileek 11:00etatik 13:00etara artean jokatu dzuten. Hori izan zen maila errazena. Herrikoiak B mailakoek eta Sateliteek arratsaldean jokatu zuten txapelketa, hurrenez hurren, 15:00etatik 17:00etara eta 17:30etik 20:00etara artean izan ziren lehian.

Mailaz maila honakoak izan ziren irabazleak:

Herrikoiak A:
1. Hodei Galiñanes
2. Garazi Gurrutxaga
3. Alejandro Elena

Herrikoiak B:
1. Aimar Uson
2. Aritz Ezama
3. Jose ramon Vidaller

Sateliteak:
1. Martzel Bikario
2. Mikel Odriozola Plata
3. Iñaki Arantzamendi Antxoa

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu