Barealdia eta festa, Loiolako Sagardo Egunean

Uztarria.eus | Aisia
2019ko aza. 9a, 16:40

Zapatu eguerdian euriak eta ekaitz giroak atseden hartuko zutela zioen gaurkorako eguraldi iragarpenak, eta itxaropen horrekin zeuden Loiolako Sagardo Egunaren antolatzaileak. 13:00etan basilikaren aurreko zabalunean hastekoa zen festa prestatzen euritan ari ziren, ordea, ordu erdi lehenago. Barealdi laburrak bereak egin zituela zirudien. Baina, azkenean, festa hasi denerako ateri zen eta horrela eutsi dio tarte dezentean, eta jende mordoska ibili da karpen bueltan, haien azpian derrigor aterpea bilatu beharrik gabe.

Loiolako hamaika baserritako sagardoa, doako txorizo pintxoak eta Berastegi baserrikoen gazta pintxoak dastatu ahal izan dituzte guztiek, Kantu-Jira taldekoek beren doinuekin eta ahotsekin festa giroa borobiltzen zuten bitartean. Duela bi urte egin zuten aurreneko Sagardo Eguna Loiolan, eta hemendik bi urtera tokatuko zaie hirugarrena egitea.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzunak

Auntxe | 2019-11-09 : 17:40

Ekitaldi xume bezain polita.Horrenbeste sagardogile egon behar zuenik ere Loiolako auzoan...Nahiz eta guztiak ez probatu,orokorrean sagardo oso ona eta txorizoa ere bikaina.Zorionak hau guztia antolatu dezuen guztioi eta ea beste bi urtetara animatzen zeraten berriro.

Erabiltzailearen aurpegia da hau JLarranaga | 2019-11-13 : 15:31

Hola, lenago ezin izan det idatzi baiño ederraskoa izan zen zapatuko sagardo probaketa ta Auntxekin deakuerdo nago. Pena egualdiak ez zuelako lagundu baiño bestela oso ondo egon zen dena, eskarrikasko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu