Zezenzale Batzordeak banatu ditu saninazioetako feriaren irabaziak

Uztarria.eus 2019ko aza. 9a, 15:46

San Martin egunaren bueltan banatu ohi ditu Azpeitiko Zezenzale Batzordeak saninazioetako zezenketekin ateratako etekinak, eta gaurko eguna aukeratu dute aurtengo zezenketen irabaziak banatzeko. Azken urteetan bezala, hiru erakunderen artean banatu dituzte zezenketen irabaziak, 7.000 euro guztira: Sierbetako mojek mila euro jaso dituzte, Caritasek 4.000 euro, eta Atzegik 2.000 euro. Sierben komentuan egin dute irabaziak banatzeko ekitaldia, eta dohaintzan dirua jaso duten erakundeetako ordezkariek esker ona azaldu diete Zezenzale Batzordearen kideei, hitzez, eta kantuz ere bai, lekaimeen kasuan.