Azpeitiko Ikasberri Ikastolako DBH1eko taldeak irabazi du Sormena Argazkigintzan Lehiaketa

Uztarria.eus | Kultura
2019ko aza. 8a, 14:03

Azpeitiko Argazki Elkartearen 35. urteurrena dela eta, Argazki Astea ospatzen ari dira egunotan herrian. Egitarau horren barruan, Sormena Argazkigintzan Lehiaketa egin dute, eta herriko ikastetxe guztietako 500 bat ikasleek parte hartu dute bertan. LH5, LH6 eta DBH1 mailetako ikasleek beraiek ateratako argazkiak aurkeztu dituzte lehiara, eta epaimahaiak horiek ikusi ostean hartu du erabakia: Azpeitiko Ikastola Ikasberriko DBH1eko taldeak aurkeztutako argazkiak izan dira onenak. Gaur goizean egin dute sari banaketa ekitaldia, Soreasun; lehenik, argazki guztiak proiektatu dituzte pantailan, eta segidan esan dute zein izan den lehiaketako talde irabazlea. Argazki Elkarteko kideek nabarmendu dute, sari nagusia talde bakarrak eskuratu badu ere, talde guztien lanak "oso onak" izan direla. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Azpeitiko Argazki Elkarteko Arduradunek banatu dute saria.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu