Santo Tomas egunean postuak jartzeko izen-emateak ireki ditu udalak

Uztarria.eus | Festak
2019ko aza. 7a, 18:35

Santo Tomas egunean, abenduaren 21ean, baserriko produktuekin azoka berezia egiten da Azoka Plazan eta herriko plazan txorizoa eta taloak saltzeko postuak jartzen dira. Horietakoren batean postua edo txosna jartzeko izena emateko ematea zabaldu du udalak.

Santo Tomas egunean, abenduaren 21ean, postua jarri nahi duten baserritarrek edota herriko plazan txosna ipini nahi duten taldeek udaletxean izena eman dezakete dagoeneko.

Baserriko eta garaiko produktuekin Santo Tomas egunean azoka berezia egin ohi da Azoka Plazan. Askotariko produktuen postuak jarri ohi dituzte azoka horretan: barazkiak, fruta, loreak, ogia... Horietako postu bat jarri nahi dutenentzako izena emateko epea azaroaren 30a bitartekoa izango da. Udaletxean eman behar da izena, eta edozein zalantza argitzeko Azpeitiko Udaleko Kultura Sailarekin jarri beharko da harremanetan, 943-15 79 68 telefono zenbakira deituta.

Festa egun horretan, herriko plazan txorizo eta taloak saltzeko txosna jarri nahi duten talde edo eragileek izena emateko epea ere zabaldu du udalak. Kasu honetan, azaroaren 21era bitartean eman beharko da izena, udaletxean eskaera eginda. Postuen kokapena erabakitzeko zozketa azaroaren 21ean bertan, osteguna, egingo dute udaletxeko batzar aretoan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu