Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketaren finalerdia jokatuko dute bihar, ostirala, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Urtzi Lopetegi azpeitiarrak eta Iker Epelde azkoitiarrak osatzen duten bikoteak Real Sociedad taldeko bikotearen aurka jokatuko du norgehiagoka. Joaneko partida izango da biharkoa, eta datorren astean, hilak 17, itzuliko partida jokatuko dute. Beraz, datorren asteko partidan erabakiko da zein bikote sailkatuko den txapelketaren finalera, baita bigarren multzoko bikote finalista zein izango den ere.