Jon Alberdik bihar Iruñean jokatuko duen finalerako autobusean izena eman ahal izango da gaur ere

Uztarria.eus 2019ko aza. 8a, 10:06
Herriarteko finalerako autobusen irteerako irudia.

Izarraitz pilotalekuan eman ahal izango da gaur autobuserako izena, 18:00etatik aurrera. Jaialdia 17:45ean hasiko da, eta autobusa 15etan aterako da anbulatorioaren aurretik; jaialdia bukatzean itzuliko da Azpeitira. Bidaia hamar euro ordaindu beharko da.

Jon Alberdi pilotariak promozio mailako Lau eta Erdiko Txapelketaren finala jokatuko du bihar, zapatua, Iruñeko Labrit pilotalekuan, Peña II.aren kontra, eta Ilunpe elkarteak joan-etorria egiteko autobusa antolatu du. Gaur arratsaldean ere izango da autobuserako izena emateko aukera Izarraitz pilotalekuan; izan ere, 18:00etatik aurrera infantil eta kimu mailako pilotarien hainbat norgehiagoka izango dira bertan. Gaur-gaurkoz 30 bat lagunek eman dute autobuserako izena.

Iruñera joateko autobusa 15:00etan aterako da bihar anbulatorioaren aurretik, eta Azpeitira partida bukatzean itzuliko da. Jaialdia 17:45ean hasiko da, eta guztira hiru partida izango dira. Bidaia hamar euro ordaindu beharko da.