Datorren asteazkenean seigarren Death Cafe saioa egingo dute

Uztarria.eus 2019ko aza. 7a, 10:52

Urbizixa taldeak antolatutako solasaldian izena eman daiteke dagoeneko, 627 11 78 19 telefonora deituta. Tertulia Basazabal jauregian izango da, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Heriotzari buruz errespetuz hitz egiteko beste Death Cafe saio bat antolatu du Urbizixa taldeak datorren asteazkenerako (azaroak 13). Seigarren solasaldia izango da egun horretan egingo dutena, eta ohi bezala, 18:00etatik 20:00etara izango da, Basazabal jauregian. Parte-hartzaile kopurua mugatua da, eta horregatik, bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 627 11 78 19 telefonora (Izan) deituta.

Joan zen otsaileko aldizkarian, 213. zenbakian, Death Cafe saioen inguruko erreportaje luzea egin zuen Uztarriak. Hain zuzen ere, Azpeitiko kafe tertulien sustatzaile Manex Beristainekin eta Iñaki Arregi Izanekin nahiz Death Caferen lehen saioan parte hartu zuten Saioa Garmendiarekin eta Maite Urbietarekin osatu zuen Uztarriak erreportajea, eta honako lotura honetan irakur daiteke.