60 bat lagun, Jon Iñarritu EH Bilduren Espainiako Kongresurako hautagaiaren hitzaldian

Uztarria.eus 2019ko aza. 7a, 10:30

Jon Iñarritu EH Bilduren Espainiako Kongresurako hautagaiaren hitzaldia izan zen atzo, asteazkena, Basazabalen. Katalunia independentziara bidean. Elkarrekin jorratu daitezkeen urratsak gai hartuta jardun zuen Iñarrituk, Eneritz Albizu Azpeitiko EH Bilduko zinegotzi eta kazetariaren galderei erantzunez. Basazabalgo hitzaldi aretoa ia dena bete zen; 60 lagun bildu ziren solasaldian.