Eskola antzerki saioak izango dira gaurtik asteazkenera bitartean Soreasun

Uztarria.eus 2019ko aza. 11a, 09:40
Azpeitiko antzerki eskolako umeek ekainean eskaini zuten emanaldiko irudia.

Euskal Herriko hainbat ikastetxetako eta antzerki eskolatako kideek eskainiko dituzte umeei zein gaztetxoei zuzendutako obrak goizez nahiz arratsaldez. Gaur, adibidez, Beasaingo Andramendi Ikastolako kideak eta Kukuka antzerki eskolako kideak izango dira Soreasu antzokiko agertokian. Hiru egunetan hamalau antzezlan eskainiko dituzte.

Eskola antzerki saioak izango dira gaurtik asteazkenera bitartean Soreasu antzokian. Euskal Herriko hainbat ikastetxetako eta antzerki eskolatako kideek eskainiko dituzte umeei zein gaztetxoei zuzendutako obrak goizez nahiz arratsaldez: goizetako lehen emanaldiak 11:00etan izango dira, eta 15:30ean arratsaldetako aurrenekoak. Gaur, adibidez, Beasaingo Andramendi Ikastolako kideak eta Kukuka antzerki eskolako kideak izango dira agertokian; bihar, Amezketako Zumadi Herri Ikastetxekoak eta Azpeitiko haurren eta nerabeen antzerki eskolakoak; eta asteazkenean, Bermeoko Sagrado Corazon Ikastetxeko kideak eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoak. Guztira, hamalau emanaldi eskainiko dituzte hiru egunetan.

Hona hemen, antzerki obren zerrenda:

Gaur, astelehena:

11:00. Beasaingo Andramendi Ikastolako ordezkariak

  • Gaixo tranpatiak
  • Lan baten bila
  • Amonaren urtebetetzea

15:30. Kukuka antzerki eskolako kideak

  • ETB parody

Bihar, asteartea:

11:00. Amezketako Zumadi Herri Ikastetxeko ikasleak

  • Eskalopendra, ipuin musikatua
  • Makilakixki, bertso antzeztua
  • Elkar ezin ikusi

15:30. Azpeitiko haur eta nerabeen antzerki taldea

  • Hondamendia
  • Urrutiko gizakiak

 

Etzi, asteazkena:

11:00. Bermeoko Sagrado Corazon Ikastetxeko ikasleak

  • Sirenatxoa
  • Peter Pan
  • Ederra eta piztia

15:30. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko taldea

  • Ongi etorri
  • Etxepean sorpresa