Azpeitiko lau idazleren arteko mahai-ingurua izango da bihar Sanagustinen

Uztarria.eus 2019ko aza. 6a, 11:50
Bihar hitzaldia eskainiko duten lau idazleak.

Pako Aristi, Alaitz Olaizola, Jose Luis Otamendi eta Joxean Agirre idazleek eskainiko dute saioa, 19:00etan hasita, eta Xabier Euzkitzek egingo ditu gidari lanak. Munoandi elkarteak antolatutako solasaldian hainbat gai izango dute hizpide bihar lau sortzaile azpeitiarrek, hala nola emakumea literaturan, teknologia berrien eragina irakurzaletasunean eta sorkuntzan, sormena lantzeko modu berriak nahiz autoedizioa.

Munoandi elkarteak uda osterako prestatutako hitzaldi zikloko bigarren zita izango da bihar, ostegunarekin. Literatura eta sormena ardatz hartuta, mahai-ingurua eskainiko dute Pako Aristi, Alaitz Olaizola, Jose Luis Otamendi eta Joxean Agirre idazleek. 19:00etan hasiko da solasaldia, eta Xabier Euzkitzek egingo ditu gidari lanak. Lau sortzaileak azpeitiarrak dira, belaunaldi desberdinetakoak, eta horiek literaturaren bilakaera nola bizi izan duten azalduko dute, besteak beste, saioan.

Munoandiko kideek azpimarratu dutenez, herritarrei ikuspegi lokala nahiz kanpokoa helarazi nahi diete hitzaldiekin: "Herritarrak hausnarketa egitera gonbidatu nahi ditugu, haien interesa pizteko xedez antolatutako zikloarekin". Hainbat gai izango dituzte hizpide bihar Aristik, Olaizolak, Otamendik eta Agirrek, hala nola emakumea literaturan, teknologia berrien eragina irakurzaletasunean eta sorkuntzan, sormena lantzeko modu berriak nahiz autoedizioa.