Baionako emakumearen hilketa eta Senpereko sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du Basanderiekek

Uztarria.eus | Gizartea
2019ko aza. 6a, 10:21

Bihar izango da kontzentrazioa, plazan, 19:00etan, eta Basanderiekeko kideek herritarrei protestarekin bat egiteko deia egin diete. Emakumeon* aurkako indarkeriarekin amaitu lelopean egingo dute mobilizazioa. Azpeitiko Udalak ere bat egin du deialdiarekin, eta herritarrei plazara joateko deia egin die erakundeak.

Basanderiek asanblada feministak Baionako hilketa salatzeko eta Senperen jazotako sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du biharko, osteguna. Plazan izango da kontzentrazioa Emakumeon* aurkako indarkeriarekin amaitu lelopean, 19:00etan, eta Basanderiekeko kideek herritarrei protestarekin bat egiteko deia egin diete.

Baionan gizon bat atxilotu eta espetxeratu dute, bere emaztea hil duelakoan. Larunbatean deitu zion hark Poliziari, emaztea etxean hilda aurkitu zuela eta. Ostegunean eramango dute 52 urteko gizona epailearen aurrera. Senperen (Lapurdi), berriz, beste gizon bat atxilotu du Frantziako Poliziak 19 urteko neska bati sexu erasoa egiteagatik. Atxilotutako gizonak 47 urte ditu, eta atxilotu ostean, neskari eraso egin ziola aitortu du. Berria.eus-en irakur daiteke albiste osoa.

Udalak bat egin du

Azpeitiko Udalak "gogor" salatu du Euskal Herrian izandako azken hilketa matxista, eta hildako emakumearen senideei nahiz gertukoei elkartasuna adirazteaz gain, herritarrak erasook salatzeko antolatutako egitasmoekin bat egitera animatu ditu. Hain zuzen ere, Basanderiekek biharko deitu duen elkarretaratzera joateko deia egin die herritarrei.

Udalak azaldu duenez, indarkeria matxista "arazo benetan larria" da gizartean, eta erakundeak giza eskubideen urraketarik ez duela onartzen berretsi du, "ez azpeitian, ez beste inon". Urraketen aurrean modu aktiboan jokatzea "herritarren ardura" ere badela gogorarazi du erakundeak.

Horrez gain, erasoren batez jabetuz gero Udaltzaingora, Ertzaintzara edo larrialdi zerbitzuetara deitzea herritarren "ezinbesteko" betebeharra dela ere azpimarratu du. "Denon ardura eta betebeharra da indarkeriari aurre egitea". Gainera, egunerokoan ikastetxeetan udalak bultzatzen dituen hezkidetza programen bidez-eta pertsonen arteko berdintasuna landuta indarkeriaren kontra lanean segituko duela adierazi du erakundeak. Erasoen aurrean Udaltzaingora (943-15 13 13), Ertzaintzara (943-08 37 80) eta Larrialdi Zerbitzuetara (112) deitu daitekeela ere gogorarazi du udalak.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

AzpeitiarBat | 2019-11-06 : 19:47

Indarkeriyek eztauke generoiken.

Eztator bat ta sutu iteit ikustetenien "emakumeon aurkako indarkeria amaitu" ipintzen dezutenien (ze gertatzea beste danakin?). Ikustea noiz ipintzen dituzuen holako berriyek (dirulaguntzak eztie zerutik eroitzen) ta momentu hontan feminazismo hortatik ertetze bazea akabo danak saltatzebe.

Ni enaiz aditue bañe nere iritziye dauket. Ikustekue da lelengo olatuko feminismoa (camille paglia adbz) ta oingue (oihu geyena itebenak feminaziyek izeteye zoritxarrez).

Nik eztet esaten eztaonik matxismue, noski badaola ta baitare dao hembrismue. Biolentziye tamalez pertsonan barruen dao ta eztu generoiken bereizten.

Oindala gutxi gure herriyen gertau zana, castro urdiales-ekue (jendiek de chiste ta dana hartutakue ta tratautekue) eta beste hainbeste. Noski gaur jarritekue salatzet bañe baitare naet salau zuek emateyozuen tratue ta komeni zaizuenien idazteituzuen artikuluek kasu hontan: gizonak emakumea erailtzen dunien. (Alderantziz danien edo umiek tartien sartzeyenien eta hiltzailie emakumie izeteanien ixilik geatze zeate).

Ipintzen dezutenien emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitu gizartien erdiye aizeate baztertzen ta hori ezinda onartu.

Agur bat

Bazanbat | 2019-11-06 : 22:32

Hau harrikaie AzpeitiarBat. Gauza gehio nahasten saiau ezkeo, igual lortukoezu zure diskurtsuekin konbentzitzie.

Emakume bat hiltzen badebe albistie da zalantzaik gabe, emakume batek gizon bat hiltzen dunien bezelaxe (gutxiyo izeteie dezentez). Voxen diskurtsotik oso gertu zaude, falta zazu esatie indarkeriye etorkinen kontue dala eta abar. Uztarriakin sartu zea baño nik ustet etikie zuri falta zatzula.

Herriko talde batek kontzentrie deitu dula ere albiste dala ustet, eta baita udalak parte hartzeko esan dulare. Zoritxarrez emakume pila bat hiltzeitu zuk esatezun pertsonan barruko biolentziyek. Gizonen bat hiltze debenin eingozun konbentzimentu beakin, zure jungo zea kontzentraziyoa ezta?

Etzea aditue baño atrebidue bai nunbait. Halako astakeye botatzeko atrebentzi pixkat beher dalako. Gure herriyen oindala gutxi gertau zana haundiye izen zan bai (nola leike holako komentayo merke baten horire sartu), eta webgune hontan irakurri nun nik albistie. Zuk ez emateunez.

Eta bukaerako esaldiyez: gizarte erdiye baztertzen ai al naiz ni emakumien kontrako indarkeyekin bukatzie eskatzeatik? Nahikue deu! Asko pentsako zenun idazteako baino beste buelta bat eman idatzi dezunai, lotsagarriye da ta.

Agur bat zurire

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu