'Aprende y disfruta' liburua aurkeztuko du Gorka Fernandezek bihar Basazabalen

Uztarria.eus | Gizartea
2019ko aza. 5a, 12:49

Mila Altuna bidelagun azpeitiarraren bidelaria da Sevillan bizi den barakaldarra Mintzanet egitasmoan. "XXI. mendeko hezkuntzari buruzko ikuspegia" jaso du Fernandezek bere lanean, eta liburuaren salmentarekin aterako duen dirua bi gizarte elkartetara bideratuko du.

Gorka Fernandez Mila Altunarekin, 2015ean. (San Martin egoitza)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Ezohiko liburu aurkezpena hartuko du bihar arratsaldean (18:00) Basazabal jauregiak. Aprende y disfruta argitaratu berri du Gorka Fernandezek, 40 elkarrizketaren bidez "XXI. mendeko hezkuntzari buruzko ikuspegia" jaso du bertan, eta lan hori aurkeztera etorriko da bihar Azpeitira, Mintzanet egitasmoan bidelagun duen Mila Altunaren herrira. Barakaldokoa da izatez Fernandez, baina Sevillan bizi da. Hain zuzen ere, Altuna bizi den San Martin egoitzako Marian Mangasek aurkeztuko du biharko aurkezpena.

Fernandezen helburu solidarioarekin argitaratu du bere lana. Izan ere, liburuaren salmentarekin lortutako dirua bi elkarterentzat izango dela jakinarazi du: Autismo Sevilla eta Ulertuz, Bizkaiko ume gorren elkartea.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu