Raitxek eta Flavio Banterlak kontzertu bana eskainiko dute ostiralean Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus | Kultura
2019ko aza. 6a, 08:58

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruko bi kontzertuk hartuko dute Sanagustin kulturgunea ostiralean. Raitx eta Flavio Banterla taldeak izango dira kulturguneko Arkupea agertokian, 19:00etatik aurrera. Katapulta Tour Gipuzkoaren sasoi honetako azken kontzertuak izango dira ostiralekoak, eta doinu goxoz beteko dute kulturgunea. 

Raitxek 2017ko martxoan hasi zuen ibilbidea musikari bezala, "une anarkiko pertsonaletan inprobisaturiko olerkiz beteriko koaderno batekin". Donostian zenbait kontzertu eskaini ditu, batez ere Musikagela proiektuaren laguntzaz, eta musikarenganako maitasuna eta esperientzia Koban taldearekin garatu ditu. 

Flavio Banterla Gipuzkoan bizi den Italiako musikaria da. Bere bakarkako lehen diskoak Mystic Pop du izena, eta Mondosonoro aldizkariaren arabera, "pop-musika elementu elektronikoekin fusionatzen den abesti ameslarien estreinaldia da, non mistikoa eta harrapaezina den ateetara iristen den". Aurten yoga eta meditazio zentroetan ibili da Yoga Tour 2019 bira egiten. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu