San Martin jaiak ospatuko dituzte asteburuan Errebalean

Uztarria.eus 2019ko aza. 5a, 10:17
Iazko sokamuturreko irudia.

Festei hasiera emateko, VII. Mus Txapelketa izango da ostiralean Pikua tabernan. Zapatuan, berriz, zezen txikiak, sokamuturra, triki-poteoa, afaria eta DJ emanaldia izango dira.

Datorren astelehenean izango da San Martin eguna, baina egun batzuk aurreratu eta ostiralean nahiz zapatuan ospatuko dituzte festak Bustinzuriko Errebalean. Ostiralean, 22:00etan hasiko dira jaiak, VII. Mus Txapelketarekin. Pikua tabernan izango da txapelketa, eta bikoteko hogei euro ordaindu beharko da. Bikote irabazleak bildutako diruaren %50 eta txapelak jasoko ditu. Bigarren sailkatuak, berriz, diruaren %25 eskuratuko du, hirugarrenak %15 eta laugarrenak %10.

Zapatuan ere izango da zer egin. 13:00etan zezen txikiak eta poniak izango dira kalean, eta arratsaldean sokamuturra. Ondoren, triki-poteoa egingo dute, eta segidan afaria Txokoa jatetxean. Afalostean, Josu Rodriguezen DJren emanaldia izango da Pikua tabernan.

Hona hemen, egitaraua:

Azaroak 9, ostirala

  • 22:00. Mus Txapelketa, Pikua tabernan.

Azaroak 10, zapatua

  • 13:00. Zezen txikiak eta poniak.
  • 16:30. Sokamuturra.
  • 19:00. Triki-poteoa.
  • 21:00. Afaria Txokoa jatetxean.
  • 23:00. DJ Josu Rodriguez Pikuan.