Agortu dira Gatibuk abenduaren 27an Sanagustinen eskainiko duen kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus 2019ko aza. 4a, 12:44
Gatibu 2015ean Sanagustinen eskaini zuen kontzertuan.

Abenduaren 27an, ostiralez, izango da emanaldia. Gatibuk Azken indioak biraren barruan eskainiko du kontzertua Azpeitian. Ez da taldeak Sanagustinen joko duen aurreneko aldia; 2015ean eta 2017an ere kulturgunea bete egin zuen Gatibuk.

Gatibu taldeak Azken indioak biraren barruan kontzertua eskainiko du datorren abenduaren 27an, ostirala, Sanagustin kulturgunean, eta taldeak jakinarazi duenez, sarrera guztiak agortu dira dagoeneko. 21:30ean izango da emanaldia, eta 20:30ean zabalduko dituzte kulturguneko ateak. Ez da taldeak Sanagustinen joko duen aurreneko aldia; 2015ean eta 2017an ere kulturgunea bete egin zuen Gatibuk.