'Joker' filma emango dute igandean eta astelehenean Soreasun

Uztarria.eus | Kultura
2019ko aza. 7a, 08:28

Euskal Antzerki Topaketak direla eta, asteburuan bi film emanaldi baino ez dira izango Soreasu antzokian. Dena den, hain kritika onak jaso dituen Joker filma emango dute. Igandean, 19:30ean ikusi ahal izango da, eta astelehenean, ikusleen egunean, berriz, 21:30ean. Bi saioetarako sarrerak Soreasu antzokiko leihatilan erosi ahal izango dira: igandekoa 4,5 euro ordaindu beharko da, eta 3,5 astelehenekoa.

Todd Phillipsek AEBetan ekoiztutako filma da Joker, eta Joaquin Phoenix da aktore nagusia. Drama eta thriller generoko filmak Joker izeneko pertsonaia gaiztoaren jatorria du ardatz. Honako hau da pelikularen sinopsi ofiziala: Joker Bruce Wayne-ren arkitektura ikonikoan oinarritzen da, eta pantaila handian sekula ikusi ez den pertsonaiaren inguruko istorio originala da".

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu