Sareko kideak kalera atera dira larri gaixo dauden presoen egoera gizarteratzeko eta salatzeko

Uztarria.eus 2019ko aza. 2a, 15:47

Azpeitiko Sareko kideek egoera larrian gaixorik dauden presoen egoera salatu dute beste behin, eta kalera atera dira gaur, zapatua, gaia herriratzera. Plaza Txikian jarri dute gaixorik dauden presoen egoera salatzeko Euskal Herrian zehar, herriz herri, dabilen anbulantzia, eta plazatik igaro diren herritarrei informazio orriak banatu dizkiete, herritarrak gaiaz informatzea eta kontzientziatzea xede. Ugari dira larriki gaixo dauden presoen egoera salatzeko Sarek antolatu dituen ekimenak.   

Sarek jakinarazi duenez, 21 dira gaur egun larri gaixorik dauden presoak. Horiek guztiek, besteak beste, "ezohikoa den espetxe politika" jasaten dutela salatu du Sarek eta espetxeetako baldintzak txarra direla azpimarratui du, presoak "heriotzara kondenatuta" daudela salatuz.