Astelehenean hasiko dira San Martin egoitzan beren astea ospatzen

Uztarria.eus 2019ko aza. 8a, 11:30
San Martin egoitzakoak San Martin Asteko egitarauarekin

Urtero legez, igandera bitartean hainbat ekintza egingo dituzte egoiliarrek, haien senideek, boluntarioen nahiz egoitzako langileek aste osoan zehar; izan ere, besteak beste, bertso saioaz, musika emanaldiez, karta-joko saioaz eta bazkariaz gozatu ahal izango dute.

San Martin egunaren bueltan, beren astea ospatuko dute San Martin egoitzako kideek astelehenean hasita. Urtero legez, igandera bitartean hainbat ekintza egingo dituzte egoiliarrek, haien senideek, boluntarioen nahiz egoitzako langileek aste osoan zehar; izan ere, besteak beste, bertso saioaz, musika emanaldiez, karta-joko saioaz eta bazkariaz gozatu ahal izango dute.

San Martin Asteko egitaraua

Azaroak 11, astelehena: San Martin eguna

  • 10:00. San Martin eguneko meza.
  • 11:15. Egoiliarren pregoia eta Iraurgi Ikastetxeko haurren emanaldia. Udal ordezkariak bertan izango dira.
  • 16:45. Adin-Adin programaren barruko bertso saioa, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxerekin eta Beñat Lizasorekin.

Azaroak 12, asteartea

  • 11:00. Iraurgi Ikastetxeko haurren emanaldia.
  • 16:00. Txokolatada, boluntarioekin.
  • 17:00. Amaia Garmendiaren gitarra taldearen eta Kantujirako kideen emanaldia.

Azaroak 14, osteguna

  • 11:00. Karta txapelketa.
  • 17:30. Juan Antxieta musika eskolako ikasleen emanaldia.

Azaroak 15, ostirala. 

  • 11:00. Urolako trenaren 25. urteurrenaren inguruko saioa, Juanjo Olaizola Burdinbidearen Euskal Museoko zuzendariaren eskutik.
  • 16:45. San Martin bingoa. 

Azaroak 16, zapatua: Familien Eguna

  • 12:00. Toka txapelketa.
  • 13:30. Familiekin bazkaria.
  • 17:00. Jose Mari Orbegozoren ikasleen areto dantzen emanaldia.