Adinekoen egoitzetako langileen egoera izan dute hizpide Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus 2019ko urr. 31a, 10:08

Atzo, asteazkena, Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileek 2016an hasitako greba oinarri duen Berdea da more berria liburuaren aurkezpena egin zuten Emakumeen Txokoan. Bizkaiko langile haiek bizi izan zutenaz eta liburuan jaso duen edukiaz hizketan aritu zen Onintza Irureta egilea, eta gainera, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoera eta egiten ari diren greba izan zituzten hizpide Lurdes Segurola eta Olatz Isasmendi langileek. (Argazkia: Azpeitiko Emakumeen Txokoa)