Maite de Sosa: "Udan uste baino herritar gehiagok kobratzen du langabezia"

Uztarria.eus 2019ko urr. 30a, 16:22
Maite de Sosa, lantokian. (Mireia Galarza)

Estatuko Enplegu Zerbitzuko langilea da De Sosa eta 2019ko urriko Uztarria aldizkarian berak erantzun ditu ofizioei eskainitako elkarrizketa txikirako Mireia Galarza kazetariak egindako galderak.

Enplegu Zerbitzua eta Lanbide. Bereizten al dituzte herritarrek?

Askok nahasten dituzte, baina desberdinak dira.

Zein da zuen lana?

Langabetuentzako laguntzak kudeatzea.

Langabeen profila?

Edozein izan daiteke.

Lanerako urteko garairik gogorrena?

Udan uste baino herritar gehiagok kobratzen du langabezia.

Jendearekin egiten duzue lan: zer behar da horretarako?

Bestearen tokian jartzen jakitea.

Zure lanaren arlorik zailena?

Herritarrek esaten dieguna ulertzea; izan ere, hitz arrotzak erabiltzen ditugu askotan.

Krisiaren eragina...

Asko nabaritu zen Azpeitian.