Azaroko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Garmendikamp inoiz baino biziago

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2019ko urr. 29a, 13:43

Azaroaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan, Garmendikamp gunearen inguruko erreportajea kaleratuko du Uztarriak. Duela sei urte inguru hasi ziren dirt jump kirola egiteko Garmendikamp guneari forma ematen Azpeitiko zenbait gazte. Zaletasunak bultzatuta, auzolanean txukundu zuten lur eremua, ondoren bizikletekin jauziak egin ahal izateko. "Urte gorabeheratsuak" izan diren arren, gaur egun jendetza ibiltzen da egunero Garmendikampen. Adin ezberdinetako gazteak elkartzen dira bertan, eta, diotenez, elkarrengandik ikasten dute ondo pasatzen duten bitartean. Lur eremua zaintzen dutenei ez zaie lanerako gogorik falta, eta arduraz hartzen dituzte guneraren mantenu eta zaintza lanak.

Idatzizko erreportajearen aurrerapen bideoa da honako hau.

Bidali:  

Erantzunak

Tirvix | 2019-10-29 : 18:35

Poz ematen du gazteak bizikletak hartu eta saltoka ikustea, lokaletan sartuta edo etxean "plaiexteixonien" jokatzen eon ordez, oso positiboa irutzen zait. Positiboa iruditzen ez zaidana da, bertan ibiltzen direnenen "lotsagabetasun" edo besteekiko errespetu falta, auzotar bezela "sufritzen" ditugunak, aparkaleku erdia erabilgarri ez daukagu, badaezpada kotxerik ez bait dugu aparkatzen zonalde horretan, zirkuito barrutik edozer lekutatik ezkerrera irteten bait dira, aparkatuta dauden kotxeei kalteak eginez, abollatuak, markak...aparkatutako kotxeak, mobiliario urbanotzat hartzen dituzte, berauek kapotean eseri, bizikletak apoiatu ta bertako mangerarekin bizikletak garbitu. Aparkalekura, trafikoa dagoen lekura, batere begiratu ateratzen dira, neuk pare bat susto izan ditut. Aparkalekura irten eta berriro ranpara itzulera trafikoaren kontrako zentzuan egiten dute, kotxeekiko inungo begirunerik gabe, begiratu txarra kotxekoari gainera. Ez dakit udaleko inork hau irakurriko duen eta zerbait hobetzeko intentziorik izango duten, Garmendi auzunekoek eskertuko genuke.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2019-10-30 : 14:31

Basoko nerabereak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu